Politika -

Manifestazioa

Lopez: 'Presoen egoera ez da konponduko kalera irtenda'

Buruzagi sozialistak jakinarazi duenez, ez du larunbateko manifestaziora joatekoa den alderdikiderik ezagutzen.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. ARgazkia: EITB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. ARgazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak "presoen agintea" hartzeko eskatu dio ezker abertzaleari, eta honakoa gaineratu du: "Presoen egoera ez da kalean manifestazioak eginez konpontzen. Horretarako, etxean bertan egin behar dute lan, presoak inolako mehatxurik gabe gizarteratzen has daitezen".

Larunbatean, Herrira plataformak deituta Bilbon egingo den ETAko presoen eskubideen aldeko manifestazioa izan du hizpide Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusiak. "Batasunaren ingurukoek, besteei norabide batean eta bestean pausoak eman ditzagun eskatzen digutenek, har dezatela behingoz ETAko presoen ardura", adierazi du. Halaber, ETA betirako desegin dadin lan egiteko eskatu dio ezker abertzaleari.

"Gaur egun ETAko 600 preso baino gehiago daude, eta hori hein handi batean Batasunaren inguruak gazteei pausoa ematen lagundu zielako da", gaineratu du.

Alderdi Sozialistako kideren bat biharko manifestazioan izango den galdetuta, "ez dut larunbateko manifestaziora joatekoa den alderdikiderik ezagutzen", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea