Politika -

Bisita Erandioko egoitzan

Urkulluk 'Ertzaintzaren printzipioak gaurkotzea' eskatu du

Bake "garai berri" honetan, Polizia autonomikoak "integrala" eta "gertukoa" izan behar duela iritzi dio lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ertzaintzaren Erandioko egoitzan. EITB
Iñigo Urkullu lehendakaria, Ertzaintzaren Erandioko egoitzan. EITB
Urkullu: 'Ertzaintzak Polizia integrala izan behar du'

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak bake "garai berria" errotzearen alde egin du, eta "balioak lantzeko" konpromisoa hartu du, "lehengo garaietara [ETAren indarkeria garaietara] itzultzea oso zaila izan dadin".

Lehendakaria Erandion izan da gaur goizean, Ertzaintzaren egoitza nagusia bisitatzen, Estefania Beltran Heredia Segurtasun sailburuarekin batera. Bertan, Ertzaintzari "inork legea urratzeko tentaldia ez izatea" dagokiola nabarmendu du.

Urkulluren esanetan, Ertzaintzak Polizia integrala izan behar du, eta erronkek "gertutasuna eta eraginkortasuna" izan behar dute. "Eredu berria ezarri behar da, gertutasun eredua", adierazi du.

Hori horrela, "Ertzaintzaren printzipioak" gaurkotzea eskatu die Segurtasun Saileko arduradunei.

Gasteizko Gobernuko buruak gogora ekarri ditu Ertzaintzaren ordezkari eta buru ohiak, eta omendu nahi izan ditu batik bat "indarkeria pairatu dutenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea