Politika -
Herriaren manifestazioa
'Martxak beren hilketekin harro dauden gaizkileak babestea du helburu'
Antonio Basagoitik Herrirak larunbat honetarako deitutako martxa hizpide hartu du, Twitterren.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen hitzetan, bihar Bilbon ETAko eta ezker abertzaleko presoen alde egitekoa den manifestazioak "beren hilketekin harro dauden gaizkileak" babestea du helburu.
Basagoitik Twitterren egin du adierazpena, Herrira plataformak biharko deitutako martxaren harira.
Martxak hainbat babes ditu, hala nola EH Bildu alderdiarena, ELA eta LAB sindikatuena, Willy Toledo eta Pilar Bardem aktoreena eta Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari ohiarena.
Bestalde, Basagoitik Kataluniako prozesu independentista ere hartu du hizpide: "Nazionalismoak presa dauka banantzeko, krisia aitzakia gisa erabiltzen baitu Espainiak ostu egiten digu (CIU) eta Espainia oztopo da (EAJ) esateko. Eta ekonomia hobera egiten ari da".