Politika -
Herriraren manifestazioa
Manifestaziora joango diren gehienek ez dutela ETA gaitzetsi dio UPyDk
Gorka Maneirorentzat horixe da "tristeena", larunbateko manifestazioan parte hartuko duten gehienak ez zirela "ETAren kontrako manifestazio, kontzentrazio edo ekitaldietara joan".
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDren bozeramaile eta legebiltzarkideak uste du bihar Herrirak euskal presoen eskubideen alde deitu duen manifestazioan parte hartuko duten herritar gehienek "inoiz ez" zituela ETAren "krimenak kritikatu".
Maneirok agiri batean jakitera eman duenez, horixe da "tristeena", larunbateko manifestazioan parte hartuko duten gehienak ez zirela "ETAren kontrako manifestazio, kontzentrazio edo ekitaldietara joan".
"Manifestazioak agerian utziko du zenbat jende bizi izan den ETAren iruzurpean eta zenbat jendek ez duen arazo moralik urteetan eta oraindik ere ETAri babesa ematen diotenekin eskutik helduta joateko", azpimarratu du Maneirok.
Haren esanetan, manifestazioa deitu dutenen helburua gizarteak "preso etarrei zerbait zor diela" irudikatzea da, eta "justu kontrakoa" omen da errealitatea: "Presoak dira egindako gaiztakeriengatik zigorra bete behar dutenak".
UPyDren legebiltzarkideak azaldu duenez, euskal gizarteak "arazo etiko handia du" eta horren irudia ikusiko da bihar Bilbon.