Politika -

EH Bilduren bideoa

Legebiltzarraren 'erabilera partidista' ekidin nahi du Tejeriak

Horretarako, akordio bat proposatuko dio Bozeramaileen Batzordeari. EH Bilduk Osoko Bilkura Aretoan grabatutako bideoaren ondoren dator Tejeriaren proposamena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edozein taldeek Eusko Legebiltzarraren ''erabilera partidista'' egin dezan ekiditeko, Bakartxo Tejeria Lebegiltzarreko presidenteak akordio bat proposatuko dio datorren asteleheneko Bozeramaileen Batzordeari.

Hala, Osoko Bilkuraren edozein erabilera publikoetarako, Protokolo zerbitzuaren bitartez, Legebiltzarreko Presidentziari erabilera baimena eskatu beharra ezartzeko araudia onartzea proposatuko die bozeramaileei.

EH Bilduk Legebiltzarreko Osoko Bilkura Aretoan grabatutako bideoa zabaldu ondoren iritsi da Tejeriaren proposamena. Larunbat honetan ETAko presoen alde Bilbon egingo duten manifestazioa babestu du EH Bilduk bideo horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea