Politika -
Senatuko presidenteordea
Juan Jose Lucas: 'Baldintzak betez gero izango da Goioaga senatari'
Goi Ganberak legea errespetatuko duela esan du Juan Jose Lucasek. Horren hitzetan, 'ETAko presoen abokatu izatea ez da politikatik baztertzeko arrazoia'.
Juan Jose Lucas Senatuko presidenteordeak Iñaki Goioagak EAEko senatari izateko dituen aukerez hitz egin du; izan ere, azken egunotan eztabaida handia piztu da hautagaitza horren inguruan. Horren hitzetan, “ETAko presoen abokatua izatea ez da baztertzeko nahikoa arrazoi”.
Gaur goizean Goi Ganberan egin duen agerraldian egin ditu adierazpen horiek Juan Jose Lucasek. Senatuko presidenteordearen esanetan, Senatuak legea errespetatuko du, eta "baldintzak betetzen baditu, Goioaga senatari izango da".
"Abokatu baten lana duina da, baita gaizkile bat defendatzen duenean ere", eta hori ez da nahikoa arrazoi Iñaki Goioaga politikatik baztertzeko, azpimarratu du.
"Abokatua gaizkilearekin identifikatzen bada, politikatik baztertzeko nahikoa arrazoi da", esan du. "ETAren munduarekin harremana izatea Ganberatik kanporatua izateko argudioa izan daiteke", gaineratu du.
Iñaki Goioagarekin batera, Jokin Bildarratz (EAJren hautagaia) eta Tontxu Rodriguez (PSErena) izendatuko dituzte senatari, urtarrilaren 24an.