Politika -

Logroñoko espetxean

Larreinak Otegiri bisita egin dio eta horren egoera salatu du

Otegi preso mantentzea 'bidegabea' dela adierazi du Amaiurreko diputatuak.

Arnaldo Otegi. EFE.
Arnaldo Otegi. EFE.
Arnaldo Otegi. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafa Larreina Amaiurreko Kongresuko diputatuak Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari bisita egin dio gaur goizean Logroño espetxean. Bertan, Otegi preso mantentzea "bidegabea" dela eta ezker abertzaleko ordezkaria "preso politikoa" dela goraipatu du.

Diputatuak Otegiren egoera salatu nahi izan du goizean egindako bisita horrekin. "Ez da bidezkoa", adierazi du.

Otegi "preso politikoa" dela kritikatu du Larreinak, "bakea eta gizarte normalizatua lortzeko helburuarekin lan egiteagatik espetxeratu zutelako".

Ezker abertzaleko ordezkaria espetxean mantentzea "ulergaitza" eta "bidegabea" dela nabarmendu du eta Otegiri "babes politiko eta morala" adierazi dio.

"Aurrera" egin ahal izateko, "ezker abertzaleak "aldebakarreko pausoak" eman behar dituela iritzi diote Larreinak eta Otegik. Espainiako Estatuari "mugimenduak" egitera behartzeko modu bakarra dela uste dute.

Espetxe politikaren inguruan "blokeoa" salatu duteOtegik eta Larreinak. Espainiako Gobernuak gaixo dauden presoen inguruko legedia ez betetzea "ulergaitza" dela nabarmendu dute.

"Biktimen erreparazioaz", Aieteko adierazpenaren ildoan lanean jarraitu behar dutela azpimarratu dute Larreinak eta Otegik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea