Politika -

75. urteurrena

'Zatiketa'ren aurrean, Espainiaren 'batasuna' defendatu du erregeak

75. urteurrenaren harira, TVEri eskainitako elkarrizketan Juan Carlos erregeak azpimarratu duenez, etorkizuneko erronkei aurre egiteko "energia" eta "ilusioa" du.

Juan Carlos erregeak 75 urte bete ditu gaur. Argazkia: EFE
Juan Carlos erregeak 75 urte bete ditu gaur. Argazkia: EFE
Juan Carlos erregeak 75 urte bete ditu gaur. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75. urteurrenaren harira, TVEri eskainitako elkarrizketan Juan Carlos erregeak azpimarratu duenez, etorkizuneko erronkei aurre egiteko "energia" eta "ilusioa" du.

"Hainbat politika zatitzaile"engatik kezkatuta dagoela nabarmendu du Juan Carlos erregeak. "Orain Espainian behar duguna batasuna da", adierazi du, "eta faltan botatzen dudana Estatuaren egituraketa da".

75. urteurrenaren harira, TVEri eskainitako elkarrizketan Juan Carlos erregeak azpimarratu duenez, etorkizuneko erronkei aurre egiteko "energia" eta "ilusioa" du. Halaber, Felipe semea "Historian hobekien prestatuta dagoen Asturiaseko printzea" dela esan du Juan Carlosek.

Kezkak

Jesus Hermida elkarrizketatzaileak kezkarik handiena eragiten dionari buruz galdetu dio erregeari. Horren harira, Juan Carlosek adierazi duenez, "langabeziak kezkatzen nau, milioika familiak ezin duelako duintasunez bizi, eta gazteak lan bila atzerrira bultzatzen dituelako".

Gainera, kezkari handienetarikoa "Espainian egun dauden politika zatitzaileak" dela esan du. "Politika hauek ez dira herrialdearen mesederako", ohartarazi du erregeak, "Espainiak egun behar duena batasuna delako, etorkizunaren eta ideiaren inguruan batzea, alegia".

Honen iritzian, Espainian oraindik lortu behar dena "herrialde zuzenagoa" lortzea da, eta "Estatuaren egituraketa osatzea", erregeak faltan botatzen duena delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea