Politika -

U12-ko manifestazioa

Herrira: 'EAJren oinarri soziala Bilboko manifestazioan izango da'

EAJk alderdi gisa mobilizazioan egoteari uko egin badio ere, Herrirak uste du martxa "bateratzailea eta zabala" dela eta "euskal gizartearen gehiengoaren" iritziaren erakusgarri.

Hainbat alderdi politikoren babesa jaso du urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioak.
Hainbat alderdi politikoren babesa jaso du urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioak.
Herrira: 'EAJren oinarri soziala manifestazioaren aldarrikapenekin bat dator'

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirak uste du EAJren oinarri soziala urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioan izango dela, jeltzaleek alderdi gisa mobilizazio horrekin bat ez egitea erabaki duen arren.

Ildo horretan, bere militanteen eta afiliatuen parte-hartzea ez oztopatzeko eskatu dio Herrirak EAJri. "EAJren oinarri sozialak deialdiaren aldarrikapenekin bat egiten du", erantsi dute.

Bestalde, hainbat alderdi politikok agerraldia egin dute gaur goizean urtarrilaren 12ko manifestazioari euren atxikimendua emateko, besteak beste, ezker abertzaleak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Ezker Batuak, Euskal Komunistak eta Eusko Ekintzak.

'Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira' lelopean izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Agiria Andrea Uña Ezker Batuko kideak irakurri du eta mobilizazioaren aldarrikapen nagusiak zehaztu ditu: euskal presoen giza eskubideak errespetatzea; sakabanaketa amaitzea eta presoak Euskal Herrira ekartzea; gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea; zigorrak luzatzea ahalbidetzen dituzten legeak bertan behera uztea; eta, bide horretan, Espainia eta Frantziako gobernuei urratsak ematea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea