Politika -

Komunikatua

Eguraldiaren lehengo mapa berreskuratzea eskatu dio EH Bilduk EITBri

Ekimen bat aurkeztu du Legebiltzarrean, grafikoek "gizartearen gehiengoaren sentimenduei erantzun eta errealitatea isla dezaten" eskatzeko.

Mapan EAEren, Nafarroaren eta Iparralderen arteko mugak desagertzea nahi du EH Bilduk. EITB.
Mapan EAEren, Nafarroaren eta Iparralderen arteko mugak desagertzea nahi du EH Bilduk. EITB.
Mapan EAEren, Nafarroaren eta Iparralderen arteko mugak desagertzea nahi du EH Bilduk. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EITBren eguraldiko mapa aldaktzeko eta, "gehiengoaren sentimendua aintzat hartuz, euskal errealitatea, kultura eta sinbologia isla dezan".

Koalizioak legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Gasteizen, EITBko zuzendaritzak eguraldia iragartzeko erabili ohi dituen infografietan egin zituen aldaketak "zuzentzeko" eskatuz.

EH Bilduk "Euskal Herriko mapa" berreskuratu nahi duela adierazi du. "Bere autonomiarekiko errespetu osoz, euskal gizartearen gehiengoaren sentimenduari jarraiki, EITBk bere jardun komunikatiboan, eguraldiari buruzko albistegietako infografietan, Euskal Herriaren mapa erabil dezan".

"Surioren zuzendaritza-taldeak Euskal Herriaren mapa baztertu zuen eguraldi saioetan eta inguruko lurraldeak ere txertatzen dituzten infografiak erabiltzeari ekin zion", salatu du koalizioak.

Erreferentzia, Euskal Herria

EH Bilduren arabera, EITBren emisioaren esparru naturala Euskal Herria izanda, Euskal Herria berak izan behar du erreferentzia nagusia egunero erabiltzen diren grafikoetan, eta, ondorioz, eguraldiaren mapan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea