Politika -

Bilbon

500 eragilek babesa eman diote urtarrilaren 12ko manifestazioari

Politika, kultura eta kirol munduko hainbat ordezkarik babesa eman diote ETAko presoen aldeko manifestazioari.

Manifestazioa hilaren 12an egingo dute. EITB.
Manifestazioa hilaren 12an egingo dute. EITB.
Manifestazioa hilaren 12an egingo dute. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirak 500 atxikimendutik gora jaso ditu datorren urtarrilaren 12ean Bilbon egingo duen manifestazioari begira. Besteak beste, EH Bildu eta Ezker Batuakeko ordezkariek manifestazioaren alde sinatu dute.

Politika, kultura eta kirol munduko hainbat ordezkarik babesa eman diote ETAko presoen aldeko manifestazioari.

Gaur, Herrirak agiri bat kaleratu du, manifestazioa "historikoa" izango dela adieraziz. Agiria Miren Tolaretxipi irakasleak eta Jose Mari Agirretxe pailazoak (Porrotx) irakurri dute, euskaraz eta gazteleraz.

Agirretxe eta Tolaretxipirekin batera, Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburu ohia, Begoña Vesta Gipuzkoako Bilduko ordezkaria eta Ramon Labayen Donostiako alkate ohia izan dira.

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek, Kepa Junkera eta Aiora Renteria musikariek eta Kirmen Urbe idazleak agiria sinatu dute, baita Jose Luis korta, Eñaut Zubikarai edota Oinatz Bengoetxea kirolariek ere.

Tolaretxipi eta Agirretxeren hitzetan, kalera irtetzeko eta "zelaiko ateak apurzteko" unea iritsi da. "Prozesuak arinduko dituen lurrikara soziala lortu behar dugu", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea