Politika -
Lehendakariaren mezua
Euskadik krisia 'aise' gaindituko duela esan du Egibarrek
Jeltzalearen iritziz, "egoera gainditu dezakegu eskubide kolektiboen alde eginez eta elkartasuna oinarritzat hartuta, inor ere baztertuta utzi barik".
Erredakzioa
Euskadik krisia gainditu eta bake eta elkarbizitzarako "eszenarioa" "aise" lortuko dituela ziur agertu da Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaile eta Gipuzko Buru Batzarreko presidentea.
Donostian Iñigo Urkulluren mezuari buruz hitz egiteko egindako adierazpenetan, lehendakariaren mezua "errealitateari lotuta" egon zela azpimarratu du.
Egibarren iritziz, "egoera gainditu dezakegu eskubide kolektiboen alde eginez eta elkartasuna oinarritzat hartuta, inor ere baztertuta utzi barik".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea