Politika -
Gobernu bilera
Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren zuzendari berria izendatu du
Eusko Jaurlaritzaren urteko azkeneko bilera izan da gaur, eta goi kargudunen izendapenak eta kargu-uzteak izan dira protagonista.
Eusko Jaurlaritzaren urteko azkeneko bilera egin dute gaur Iñigo Urkullu lehendakariaren gidaritzapean, eta goi kargudunen izendapenak eta kargu-uzteak izan dira protagonista.
Normalean egiten dutenaren kontra, gaurko bileraren ostean ez dute prentsaurrekorik eman eta erabakiak prentsa-ohar bidez jakinarazi dituzte.
Mahai gainean kargu-uzteak eta sailburuordeen eta zuzendarien izendapenak izan dituzte.
Besteak beste, Jesus Maria Zubiaga Segurtasun sailburuorde eta Gervasio Gabirondo Fernandez Ertzaintzaren zuzendari izendatu dituzte.
Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako Sailean, Juan Ignacio Mutiloa Industria eta Energia sailburuorde izango da, Leandro Azkue Arrantzu zuzendari eta Peli Manterola Elikagai Industrien zuzendari.
Bestalde, espero zen moduan, Covadonga Solagurenen esku geratuko da Etxebizitza Sailburuordetza eta Juan Miguel Bilbaok hartuko du Ogasuna eta Finantzak.
Ricardo Gatzagaetxeberria buru duen Sailean bertan, Zuriñe Embidek Kupoaren eta Finantza Ekarpenen zuzendari izango da, Hernando Lacalle Aurrekontuena, Francisco Javier Losa Ekonomiaren Kontrolerako Bulegokoa, Jaime Dominguez de Macaya Informatika eta Komunikazioena, Ane Urkiola Zerbitzuena, eta Josu Mirena Iradi Eustatena.
Era berean, Jaurlaritzak Azti Fundazioari diru-laguntza ematea onartu du, pertsona zaharren elikaduraren alorrean produktu berriak sortzeko.