Politika -

Martutenen

Herrirak Biguri eta Luzuriaga preso gaixoen askatasuna aldarrikatu du

Martuteneko kartzelan daude preso eta minbizi "sendaezinak" dituzte. Ehunka herritar joan dira aldarrikapenarekin bat egitera.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira plataformak manifestazioa egin du gaur Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelaraino gaixotasun "larriak eta sendaezinak" dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko. Izan ere, bertan daude preso Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriaga preso gaixoak, minbizia dutenak, eta horiek askatasuna aldarrikatu dute bereziki.

Bi zutabetan abiatu da manifestazioa, bat Donostiako Atotxako epaitegitik eta bestea Hernanitik, eta Martutenen elkartu dira eguerdian.

Kartzelako atarian, Herrirako kideek ekitaldia egin dute, eta Biguriren eta Lopez de Luzuriagaren senideek hartu dute hitza. Musika emanaldiez lagunduta, presoen senideek Bilbon, urtarrilaren 12an, euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Nagore Garcia Herriraren bozeramaileak hedabideei azaldu dienez, aurreko larunbatean Zaballako espetxera egin zuten manifestazioaren jarraipena izan da gaurkoa, eta bi dira aldarrikapen nagusiak: "Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna eta sakabanaketa amaitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea