Politika -

Txostena

Lurralde Historikoen Legea eta erreforma fiskala, PSEren ildo nagusiak

PSEren batzorde exekutiboaren ponentzia politikoa aurkeztu du gaur goizean Patxi Lopezek. Dokumentua otsailean egingo duten kongresuan eztabaidatuko dute sozialistek.

Patxi Lopez. EITB.
Patxi Lopez. EITB.
Patxi Lopez. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko erakundeen berregituraketa, Lurralde Historikoen Legearen aldaketa, Udal Lege berria eta erreforma fiskala Legebiltzarrean eztabaidatzea proposatuko du PSE-EEk, Patxi Lopez idazkari orokorrak iragarri duenez.

PSEren batzorde exekutiboaren txosten politikoa aurkeztu du gaur goizean Patxi Lopezek. Dokumentua otsailean egingo duten kongresuan eztabaidatuko dute sozialistek.

Erreforma fiskala eta euskal administrazioaren berregituraketa, Lurralde Historikoen Legearen aldaketa eta Udal Lege berria izango dira PSEren ibilbide politikoaren lehen urratsak.

Euskal gizartearen baitan bere tokia berreskuratu nahi du PSEk, eta, horretarako, ildo politikoa "berriro aztertu" behar dutela adierazi du Patxi Lopezek.

Otsaileko kongresu horretan hiru eztabaidagune nagusi izango dituzte: Europar Batasuna, Espainiaren Estatu eredua eta Euskadiren autogobernua.

Administrazio jasangarri eta eraginkorragoa lortzeko, sozialistek Lurralde Historikoen Legearen erreforma, Udal Legearen erreforma eta enpresa publikoen bateratzea defendatuko dute.

Horrekin batera, fiskalitate justu eta bidezkoago baten alde egingo dute lan, Lopezek azaldu duenez, "ezinbestekoa baita PPk ezabatu nahi dituen zerbitzu sozialak bermatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea