Politika -

Urteko balantzea

Sakrifizioak eskertu ditu eta 2013 'oso gogorra' iragarri du Rajoyk

Presidentearen hitzetan, "printzipios" ez du BEZ igotzeko asmorik, ezta greba-legea aldatzeko ere. Artur Masi eskua luzatu dio eta Kataluniakoa "arazo politikoa" dela onartu du.

Erreformak egin ez balitu, Espainiaren egoera oso txarra litzatekeela azpimarratu du Rajoyk. Efe.
Erreformak egin ez balitu, Espainiaren egoera oso txarra litzatekeela azpimarratu du Rajoyk. Efe.
Rajoy presidenteak bere agintaldiaren balantzea egin du

0:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy presidenteak eskerrak eman dizkio Espainiako gizarteari "beharrezkoak eta saihestezinak" ziren sakrifizioak onartzeagatik. Presidentea funtzionarioei eta pentsionistei zuzendu zaie gehienbat, eta "ulertzeko gaitasuna eta elkartasuna" eskatu die herritar guztiei.

Rajoyk bere Gobernuaren lehen urteko balantzea egin du eta gure buruari engainatzea eta espainiarrak engainatzea saihestu behar dugula esan du. Hori dela eta, ekonomiaren "atzerakadak" oraindik "denbora bat" iraun egingo duela esan du, baina urteko bigarren zatian hobekuntza sumatzea espero duela ere gaineratu du.

Rajoyren ustez, Gobernuak egindako erreformen "emaitza on batzuk" agertzen ari dira, eta defizit publikoaren zuzenketa, balantza ekonomikoaren hobekuntza edo enplegu pribatuaren deusestapenaren jaitsiera hobekuntza horren adibide dira, baita nazioarteko merkatuek eta Europako kideek Espainiaren lanaren aintzatestea.

Kataluniaren 'arazo politikoa' onartu du

Kataluniari dagokionez, kataluniarrek espainiarren arazo ekonomiko berberak dituzte, baina "arazo politikoa" dagoela onartu du, Kataluniarekin izandako "azken gertakarien ondorioz".

Arazo horri helduta, Rajoyk "akordioak bilatzeko eskua luzatu" dio Artur Masi, baina akordio horiek Konstituzioaren baitan izan behar dutela azpiamrratu du.

BEZ eta 6 milioi langabeak

Mariano Rajoyk adierazi duenez, bere Gobernuak ez du BEZ igotzeko asmorik, eta 2014an PFEZ aurreko egoerara bueltatzeko itxaropena agertu du, hala ere, hori guztia gertaeren bilakaeraren mende dagoela azaldu du.

Langabeziari dagokionez, datorren urtean langabeen kopurua sei milioira ez iristeko itxaropena duela esan du. Hala ere, oraindik "une gogorrak" biziko ditugula adierazi du.

Erretirorako adina ez du igoko

Erretiroaren harian, erretiroa hartzeko adina ez duela "gehiago igoko" iragarri du. Aurreko Gobernuak 67 urtera igo zuen.

Rajoyk esan du bere lehentasuna langileek erretiroa legezkoa adina baino askoz lehenago hartzea saihestea dela, "54 urterekin, 58rekin, 60rekin edo 62rekin", hori baita, bere ustez, "beharrezkoena, zuzenena eta solidarioena".

Grebarako eskubidea

Grebarako eskubideari dagokionez, Exekutiboak ez du greba-legea erreformatzeko asmorik, Auzitegi Konstituzionalaren 1981eko epaiak legea ederto arautzen duela uste duelako.

Rajoyren hitzetan, Exekutiboak ez du, "printzipioz", legea aldatzea "pentsatu", epaiak eskubide horrekin lotutako dena "oso ondo araututa dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea