Politika -

Independentzia

Baimena izan ala ez, kontsulta egingo duela esango dio Masek Rajoyri

Kataluniako presidenteak Mariano Rajoyrekin elkartu nahi du, elkarrizketari berriro ekiteko eta kontsultaren gaia jorratzeko.

Mariano Rajoy eta Artur Mas Monkloan egindako bilera batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Artur Mas
Masen eta Rajoyren bilerarako data jartzea proposatu dio Homsek Gobernuari

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako presidenteak Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin bilera egin nahi du kontsultaren gaia jorratzeko. Generalitatetik jakinarazi dutenez, egin egingo du independentziari buruzko kontsulta Espainiako Gobernuaren baimena izan ala ez. Erreferenduma egiteko aukerarik ez balego, kontsulta bat egingo dute Kataluniako Kontsulten Legearen babesarekin.

Hala azaldu du Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaileak Rac1 eta Catalunya Radio irrati kateetan.

Homsen hitzetan, garrantzitsua da Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa bideak irekitzea, eta, are gehiago, Kataluniak etorkizunean egin nahi duen kontsulta horri begira. “Mas eta Rajoyren artean bilera bat hitzartzeko lehen pausoa emateko prest gaude. Ez diegu euren nortasuna galtzeko eskatzen, baina ez diezagutela guri horrelakorik eskatu”.

Alicia Sanchez Camacho Kataluniako Alderdi Popularreko presidentearen hitzak gogora ekarri ditu. Hark talibanak izatea egotzi zien Kataluniako Gobernu berriko kideei. “Ez daki talibanak zein diren edo erradikaltzat jo nahi gaitu. Hala ere, ez dago Alderdi Popularra baino erradikalagorik”, gaineratu du.

Independentziari buruzko kontsulta ez egiteko trabak jartzea egotzi dio Espainiako diplomaziari. Horien hitzetan, aliatuak dituzte Europan eta Bruselako Parlamentuaren babesa izaten ere ahaleginduko dira.

Ibarretxe plana

Auzitegi Konstituzionalak Ibarretxe planari buruzko emandako epaia aztertzen ari da Kataluniako Gobernua, “gauzak nola egin behar diren jakiteko hainbat jarraibide ematen dituelako . Homsen hitzetan, epai horretan irakur daitekeenez Espainiako Gobernuari dagokio erreferendumak antolatzea, eta Kataluniako Gobernuari, kontsultak egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Rajoy berriak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua Artur Mas argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean