Politika -

Euskobarometroa

Euskaldunen erdia independentzia galdeketaren alde dago

Lurralde antolaketaz galdetuta, galdetutakoen % 34a gaur egungo formula autonomikoaren aldekoa da. Urkullu da politikorik baloratuena.

Jendea kaletik. Argazkia: eitb.com
Jendea kaletik.
Jendea kaletik. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunen % 50a Euskadi Espainiatik banatzeko galdeketa bat egitearen aldekoa izango litzateke, ideia horren kontra dagoen % 38aren aurka. Gainera, falta den % 12ak ez du gai horren inguruan hitz egin nahi, joan den azaroan eginiko Euskobarometroaren arabera.

Euskal autogobernuaren formula politikoaz haratago, gizartearen heren batek (% 31) independentzia gogo handia duela adierazi du. Independentziaren alde daudenen artean EH Bildu bozkatu zutenak dira ideia hori gehien babesten dutenak (% 83), nahiz eta abertzale gehienek, orokorrean, sostengatzen duten (% 62). Horien aurrean, euskal gizartearen % 55ak indenpendentzia lortzeko gogo gutxi (% 22) edo bat ere ez (% 33) duela adierazi du, batez ere alderdi ez abertzaleen artean (% 81). Dena den, talde horretan EAJ bozkatzen duten % 47a eta abstenitu egiten diren % 66a ere talde horretan sartu beharko liratezke.

Lurralde antolaketaz galdetuta, galdetutakoen % 34a gaur egungo formula autonomikoaren aldekoa da, eta % 33a agertoki federalista batena. Formula ez zentralizatzaile horien aurrean, autodeterminazio edo konfederazio formulen alde daudenak gizartearen % 25ean kokatzen dira.

Pozik Estatutuarekin

Euskadi independiente baten hipotesiaren aurrean, bizi baldintzak inguruko iritziak nahiko kontrajarriak dira. Horrela, % 27ak hobeto biziko ginatekeela uste du, % 34ak, berriz, guztiz aurkako uste du, eta % 27ak ez du galdera horren inguruko iritzirik eman. Falta den %12an uste du ez zela askork aldatuko.

Beste alde batetik, euskal gizartearen % 72ª nahiko pozik agertu da gaur egungo Estatutuarekin, eta kontran daudenen portzentaia % 19koa da.

Urkullu, politikorik hobestuena

Iñigo Urkullu lehendakari berria da euskal politikorik baloratuena, nahiz eta ez duen lortu gainditzeko behar den nota.

Zehazki, Urkulluk 4,9ko nota lortu du. Zerrendan hurrengoa Joseba Egibar da, 4,4rekin. Hirugarrenak, Laura Mintegik, 4,3 atera du, eta koaliziokide diren Pello urizar eta Patxi Zabaletak 4ko puntuazio lortu dute. Hurrengoak Patxi Lopez, Cayo Lara eta Martín Garitano dira, 3,8rekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea