Politika -

Ezustean

PPko bi diputatu Apalabrados jokora jolasten harrapatu dituzte

PPren Parlamentuko Taldeko zuzendaritzak azalpenak eskatu dizkie diputatuei izandako jarreragatik. Dirudienez, 2013rako Neurri Fiskalen Legea onartzeko prozesuan egon dira jolasean.

Apalabrados joko arrakastatsua. EFE
Apalabrados
Apalabrados joko arrakastatsua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko bi diputatu "ezustean" harrapatu dituzte Madrileko Batzordean Apalabrados joko arrakastatsura jolasten. Dirudienez, 2013rako Neurri Fiskalen Legea onartzeko prozesuan egon dira jolasean.

PPren Parlamentuko Taldeko zuzendaritzak azalpenak eskatu dizkie Bartolome Gonzalez eta Maria Isabel Redondo diputatuei izandako jarreragatik, Apalabradosera jolasten aritu direla egiaztatu ostean.

Alderditik azaldu dutenez, biek dagoeneko barkamena eskatu dute izandako jarreragatik, eta bihar bertan azalpenak eskatuko zaizkie edozein erabaki hartu baino lehenago, gaineratu dute. Halaber, PPko Parlamentuko taldetik "gertatutakoa sentitzen" dutela adierazi dute.

Twitter-en Apalabrados hitza "joera" bilakatu da, eta sare sozialeko hainbat erabiltzailek bi parlamentariek izandako jarrera gaitzetsi dute.

"Benetan barkamena eskatzen dut. Ez du aitzakirik balio", esan du Gonzalezek. Azken hau Madrileko PPko Komunikazio eta Akzio Sozialen idazkariordea da. Gizonezko hau 'tablet'aren bidez jokatzen azaltzen da El País egunkariak argitaratutako argazkietan.

Jarrera berdina izan du Maria Isabel Redondo diputatuak, kasu honetan, bere mugikorraren bidez jolastu du Apalabradosen.

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea