Politika -

ETB-2n

Erregearen Gabonetako mezua, lehen aldiz euskarazko azpitituluekin

Bideoa Espainiako Estatuko lau hizkuntza koofizialetan irakurriz jarraitu ahal izango da.

Erregearen mezua.
Erregearen mezua.
Erregearen mezua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregearen Gabonetako mezua lehen aldiz euskarazko azpitituluez jarraitu ahal izango da Euskal Telebistaren bigarren katean.

Errege Etxeko webgunean egongo da ikusgai telebistan eman ondoren, eta lau esteka izango ditu Estatuko lau hizkuntza koofizialetan irakurriz jarraitu ahal izateko: euskaraz, katalanez, valentzieraz eta galegoz.

Polemika

EITBko zuzendaritzak prentsa oharra atera du erregearen mezuaren emisioak sortu duen polemikaren inguruan jarrera ofiziala agertzeko.

Oharrean dioenez, abenduaren 18an izandako azken Administrazio Kontseiluan, EITBren zuzendari nagusiak, kontseilari baten galderaren aurrean, Gabon gauean erregearen mezuaren emanaldia emateko asmoa adierazi zuen. 2009, 2010 eta 2011. urteetan egindakoarekin koherentzia izatea eta 'errespetu instituzionala' eman zituen arrazoitzat.

Kontseilu horretan, halaber, gai honen inguruan Eusko Legebiltzarrak azaldutako jarrera esplizitua, EITBko Zuzendaritzari helarazitako jarrera alegia, kontutan izango zela adierazi zen. Adierazpen instituzionalak, ordea, ez du aurrera egin.

Zuzendaritzak, alabaina, EAJ-PNV eta EH Bildu taldeetako bozeramaileen iritziak idatziz jaso ditu. Mezua ez ematearen aldeko iritziak izan dira, azken egunetan agertutako jarrera politikoa berretsiz.

Bukatzeko, EITBko Zuzendaritzak Legebiltzarreko talde guztien iritziak errespetatzen dituela azpimarratu du, baina, era berean, bere erabakiaren autonomia ere defendatu du, EAEko ikus-entzuleen aukeratzeko eskubidea eta erakundeen errespetua kontuan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea