Politika -

Jaurlaritza

Goi kargudun ohiek ordainsaria itzultzea eskatu dute jada

Aurreko jaurlaritzako goi kargudunek Gabonetako aparteko ordainsaria kobratu zuten, euskal Administrazioko 67.000 langile publikoek ez bezala.

67.000 euskal langile publikok ez dute Gabonetako ordainsaria kobratu. EITB.
67.000 euskal langile publikok ez dute Gabonetako ordainsaria kobratu. EITB.
67.000 euskal langile publikok ez dute Gabonetako ordainsaria kobratu. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezen Exekutiboko goi kargudun ohiek egungo Jaurlaritzara zuzendu zaizkio dagoeneko Gabonetako aparteko ordainsaria nola itzuli galdetzeko.

Aurreko Jaurlaritzako zenbait goi kargudunek Gabonetako ordainsaria jaso zuten, ez ordea euskal Administrazioko 67.000 langile publikoek, nahiz eta Lopezen Gobernuak horren alde egin. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak ordainsaria ez ordaintzeko agindua eman zuen.

Goi kargudun oihek bidalitako eskutitzetan, eta euskal langile publikoen egoerarekin "elkartasuna" agertuta", aparteko ordainsaria itzultzeko argibideak eskatu dituzte, batez ere, aparteko ordainsariari azken egunetan jasotako diruaren zein zati dagokion jakiteko.

Arazo fiskalak

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako diruzaintzan ordainsariaren kopuru garbia nola sartu jakin nahi dute.

Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko Zuzendaritzak goi kargudunekin sortutako arazoari konponbidea aurkitu beharko dio, izan ere, dirua itzultzea dohaintzatzat har daiteke fiskalitateari dagokionez, eta kaltedunei diru horren zati bat gorde zaie, eta diru hori ez dute azkenean kobratuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea