Politika -

Polemika

EAJ: 'Erregearen mezua ETBn emateak ez du demokrazia errespetatzen'

Jeltzaleen arabera, euskal irrati eta telebista publikoek mezuaren berri ematen dute albistegietan zerbitzu publikoen funtzioa betez. Ondorioz, ez dago zertan mezua oso-osorik eman behar.

Erregearen mezua PSE-EE Jaurlaritzara iristean eman zuen lehen aldiz ETBk. Efe.
Erregearen mezua PSE-EE Jaurlaritzara iristean eman zuen lehen aldiz ETBk. Efe.
EAJk Erregearen Gabonetako mezua ez emateko eskatu dio EITBri

0:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren arabera, erregearen Gabonetako mezua ETBn emateak "ez du demokrazioaren balioa errespetatzen" ez duelako Euskadiko "gehiengo sozialak eta politikoak" monarkiaren kontra duen jarrera errespetatzen.

Jeltzaleek aditzera eman duetez, Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJko bozeramaileak eskutitza bidali dio aste honetan Alberto Surio EITBko zuzendariari estatuburuaren mezua eman ez dezan eskatzeko. Erregearen mezua PSE-EE Jaurlaritzan izan den hiru urteetan eman du bakarrik Euskal Irrati Telebista Publikoak.

EAJren iritziz, mezuaren emisioak "ez du demokraziaren balioa" errespetatzen, euskal gizartearen gehiengoak monarkiaren aurka duen kontrako jarrera ez duelako aintzat hartzen.

"Euskal gizartearen iritzia"

Eskutitza bidali dutela jendaurrean agertu nahi izan dute jeltzaleek, euren ustez hori delako EITBko zuzendaritzak "gizartearen gehiengoaren iritziari kasu egiteko" modu bakarra, zuzendaritza baita programazioaren edukiak erabakitzen dituena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea