Politika -

Nafarroako Kutxa

Kontuz herri akusazio izango da Cerveraren aurkako auzian

PPko diputatu ohia Nafarroako Kutxako presidenteari ustez xantaia egiteagatik dago inputatuta.

Santiago Cervera, ezkerrean, abokatuarekin batera. EFE
Santiago Cervera, ezkerrean, abokatuarekin batera. EFE
Santiago Cervera, ezkerrean, abokatuarekin batera. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontuz plataforma herri akusazio gisa aurkeztuko da Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren aurkako prozesu judizialean. Hain zuzen ere, Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidenteari ustez xantaia egiteagatik dago inputatuta.

Patxi Zamora Kontuzeko bozeramaileak azaldu duenez, Asiainen aurkako ustezko xaintaian plataformaren izena erabili zelako aurkeztuko dira akusazio bezala. Helburua, baina, Nafarroako Kutxak Asiain eta horren semeak bazkide diren bulegoari egindako ustezko ordainketak argitzea izango dute.

Zamoraren esanetan, dimititzeko eskatuko liokete Asiaini, karguaz bere buruaren edota senideen onurako baliatu dela erakutsiko balute.

Halaber, Jesus Pejenaute Politika Sozialeko kontseilari ohiak egindako ustezko irainen harira ere aurkeztu da Kontuz akusasio gisa. "Benetako ikerketa nahi dugu", nabarmendu du Zamorak.

Oro har, plataformaren talde juridikoa hainbat txosten biltzen ari da, Fiskaltzak Nafarroako Kutxaren jarduera iker dezan, "Gobernuak eta Parlamentuak ez baitute egin". "Guretzat ez dago 'Pejenaute auzia', baizik eta 'Nafarroako Kutxa auzia'".

Zamorak dirua zuritzea eta horrela 1,3-2 milioi euro lortu izana egotzi dio Pejenauteri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea