Politika -

Elkarrizketa ETBn

Lopez: 'Aurrekontuetarako, aurretik diru-sarrerez hitz egin behar da'

EAJrekin akordioak lortzeko aukera dagoela uste du Patxi Lopezek, "akordioak bilatzeko prest gaude, baina betiere politika zehatzekin", azaldu du.

Patxi Lopez ETBn. Argazkia: EITB
Patxi Lopez ETBn.
Patxi Lopezi elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' saioan

1:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEk beti akordioetarako borondatea izango duela berretsi du Patxi Lopez alderdiko idazkari orokorrak ETBko Egunon Euskadi saioko elkarrizketan.

EAJk eskatuko duen kontu-ikuskaritza zerbitzuak akordio hori zail dezakeen galdetuta, beldurrik ez duela berretsi du Lopezek, baina Urkulluren taldeak "erabaki horrekin herrialdeko erakundeekiko mesfidantza erakusten du", gaineratu du. "Kontuak EAEko Kontu Auzitegiak, Ogasun Ministerioak, goi-kargudunek eta nazioarteko erakundeek ikuskatzen dituzte", azaldu du.

PSE-EEren idazkari orokorraren aburuz, aurrekontuek bi zutabe dituzte; diru-sarrerak eta gastuak. Ildo honetan, "beti gastua murrizteko eskatzen zaigu"; kritikatu du, baina "zergatik ez dugu diru-sarrerez hitz egiten? Aurrekontuak egiteko aurretik diru-sarrerez hitz egin behar da", defendatu du.

"Legebiltzarreko historian babes gutxienekin hautatu den Jaurlaritza berri honek krisiari aurre nola egingo dion erabaki behar du, oraingoz ez baitugu ezagutzen", adierazi du.

Bestalde, sozialistek eta EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan lortutako akordioaz mintzatu da. "Ez dugu arreta norekin izan den jarriko, zertan izan den baizik", azaldu du, "zertan izan den kontuan hartuta egin ahal izan da". Arabako eta Bizkaiko egoera azaltzeko  ordea, "ez da erakundeen jasangarritasunean lagundu behar, herrialdearen  jasangarritasunean baizik", gaineratu du.

Koordainketa

Aurreko Gobernuak harturiko bidearekin jarraitzea erabaki du Urkulluren taldeak lehen Gobernu bileran eta Lopezen iritziz, "logikoa da, autogobernua defendatu behar dugulako Rajoyren zentralizazio nahiaren aurrean, baita  justiziagatik ere".

Ez du uste erabakiak beste erkidegoetako paperik gabeko etorkinak etortzera ekarriko duenik; izan ere, "beste erkidegoek erabaki bera hartzea espero dut", esan du.

 PSE-EEren biltzarra

Euskal sozialistek urte hasieran egingo duten kongresua oso garrantzitsua izango dela uste du, "alde organikoa ez ezik, XXI. mendeko proiektu sozialista ere zehaztuko dugulako; hori da Europa osoan sozialistek egiteko dugun eztabaida", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea