Politika -

Ebazpena

Segiko bost kideren kartzela-zigorrak berretsi ditu Gorenak

Halaber, Auzitegi Nazionalak Iosu Arruabarrenari ezarritako sei urteko kartzela-zigorra bertan behera utzi du.

Segiko bost kideren kartzela-zigorrak berretsi ditu Gorenak. EFE
Segiko bost kideren kartzela-zigorrak berretsi ditu Gorenak
Segiko bost kideren kartzela-zigorrak berretsi ditu Gorenak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Iosu Arruabanarrenari ezarritako sei urteko kartzela-zigorra baliogabetu du Gorenak.  Halaber, Segiko  bost kideren zigorrak berretsi ditu, legez kanpoko taldeko parte izatea leporatuta.

Auzitegi Nazionalaren epaian Arruabarrenari leporatzen zaiona (pankartak eta pintaketak egitea, mezuak zehaztu gabe izanda) ez da nahikoa hura kartzelaratzeko”, esan du Gorenak literalki, horri buruz.

“Erabaki hori hartzeko ez da nahikoa militantzia aktiboko afiliazioa, atxikitzea edota sinpatia izatea”, dio Gorenak, Arruabarrenaren helegitea kontuan hartu eta Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bertan behera utzi baino lehen.

Gorenak kontrako erabakia hartu du Segiko bost kideei dagokionez. Azken horiek helegitea ezarri zuten, Segiko kidea izatea leporatu ostean.

Auzitegi Nazionalak zigortu zituen guztiak, talde terroristaren parte izatea egotzita. Astearte honetan ezagututako Gorenaren epaiak helegiteak bertan behera utzi ditu, eta sei urtetik sei urte eta erdira bitartean izan daitezkeen kartzela-zigorrak berretsi ditu. Halaber, akusazio popularrari kostak kendu dizkio.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea