Politika -

Arrasate

PSE-EEk Isaías Carrascori omenaldia egingo dio

Isaías Carrascoren hilketa hauteskunde orokorretan jazo zen, emaitzak ezagutzeko bi egun falta zirela, eta alderdi guztiek ekitaldi politikoak bertan behera utzi zituzten.

Europa Press

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Datorren larunbatean, eguerdiko hamabietan, duela urtebete ETAk eraildako Isaías Carrasco, Arrasateko zinegotzi ohiari omenaldia egingo dio PSE-EEk. Ekitaldian Patxi Lopez idazkari sozialista orokorra buru izango da.

 

2008ko martxoaren 7an ETAk Isaías Cararsco tiroz erail zuen, lanera kotxez zihoanean. Gizon bat kotxera gerturatu zen eta 5 tiro bota zituen metro t'erdiko distantziatik. Zinegotzia Arrasateko ospitalera eraman zuten eta bertan alferrik suspertzen saiatu ziren.

 

Isaías Carrascoren hilketa hauteskunde orokorren kanpainan jazo zen, emaitzak ezagutzeko bi egun falta zirela, eta alderdi guztiek ekitaldi politikoak bertan behera utzi zituzten.

 

Zinegotzi ohiak Bergarako A-8 autobideko ordainlekuan lan egiten zuen, 'Bidelan' konpainian eta Gipuzkoako udalerriko zinegotzia izan zen 2003 ekainetik 2007 maiatza bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika