Politika -

Txomin Ziluagari omenaldia

Txomin Ziluaga Sortuko militanteen eredu izatea nahi du Arnaldo Otegik

Logroñoko kartzelatik idatzitako gutunan, Ziluagak "Ibarrangeluko batzokiko zerbitzariak" aurkeztu zizkiola adierazi du, "EAJren oinarrian herriko jendea zegoela erakusteko".

Periko Solabarriak irakurri du Arnaldo Otegik bidalitako eskutitza. Efe.
Periko Solabarriak irakurri du Arnaldo Otegik bidalitako eskutitza. Efe.
Periko Solabarriak irakurri du Arnaldo Otegik bidalitako eskutitza. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi ezker abertzaleko agintari oihak eskutitza bidali du Txomin Ziluaga Herri Batasuneko militante historikoaren omenaldira. Idatzian esaten duenez, "Sorturen militanteak Ziluaga eta gure aurretik askatasunaren eta sozialismoaren aldeko borrokan izandako beste hainbaten antzekoak izatea" gustatuko litzaioke.

Eskutitza Periko Solabarria Herri Batsuneko garaian mahaikide izandakoak irakurri du EHUko Bilboko paraninfoan. Bertan bildu dira Ziluagarekin Burgoseko, Zamorako eta Segoviako kartzeletan egon ziren zenbait preso, Juan Carlos Yoldi ETAko kide ohia, eta Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko eta Sortuko kideak.

Ziluagarekin "gauza asko" ikasi zituela azpimarratu ondoren, Otegik dio "inoiz ere" ez ziola "eztabaidetan ahotsa altzatzen entzun, ezta kritikak jendaurrean egiten, kritika horiek ezker abertzalearen kalterako izan zitezkeelako. Beti lehen lerroan egon zen".

"Batzokiko zerbitzariak"

Ezker abertzaleko bozeramaile ohiak ere Ziluagak "Ibarrangeluko batzokiko zerbitzariak" aurkeztu zizkiola adierazi du, "EAJren oinarrian herriko jendea zegoela erakusteko".

Ekitaldian Ziluagaren argazkiak eta testigantzak erakutsi dituzte. Bertan izan da Maite Aristegi Kongresuko Amaiurreko diputatua, bere hitzetan "Txomik mundu txiki eta haundi hau aldatzen lagundu du, beste borrokalari batzuekin batera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea