Politika -
Ustelkeria
'Nafarroako Kutxan gertatutako guztia argitzeko' exijitu du Barkosek
"Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzordea abian jartzea oztopatzen ari direnei" jarreraz aldatzeko ere eskatu die.
Erredakzioa
Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentariak bere alderdia "alderdien arteko eztabaidatan" ez dela sartuko adierazi du, baina "Nafarroako Kutxan azken urteetan gertatutakoa guztiz argitzea" exijitzen duela gaineratu du.
"Beste alde batera begiratzen dutenak soberan daude, Nafarroako herritarrek egungo egoerara nola iritsi garen jakin behar dutelako", esan du Barkosek.
Geroa Baiko ordezkariak prentsaurrekoa eman du Iruñean, zinegotziekin eta kargu publikoekin eguneroko gaien inguruan hitz egiteko bildu ostean.
Barkosen arabera, "Nafarroako Kutxan gertatutako guztia argitzea erakunde guztien asmoa izan behar du, baita Fiskaltzarena, alor judizialarena eta, noski, Parlamentuarena ere.
Halaber, "Nafarroako Parlamentuan ikerketa batzordea abian jartzea oztopatzen ari diren alderdiei" dei egin die "euren jarrera aldatzeko".