Politika -

Bakebidea

Aieteko konferentziaren jarraipena Baionan, Frantzia mugiarazteko

Gaur hasiko den forumak Lokarriren babesa du eta, besteak beste, Giza Eskubideen Ligak, Batasunak, ABk, Berdeek, CGTk, CFDTk eta LABek egin dute bat.

Brian Currin, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Brian Currin, artxiboko irudian.
Brian Currin, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragilek Bakebidea izeneko mugimendua osatu dute, ETAk indarkeriari uko egin ziola iragarri zuenetik urtebete eta hilabete gutxi pasa direnean.

Bakebideak,  Lokarri eta unibertsitateekin elkarlanean, Forum bat antolatu du gaur Baionan Aieteko eragileekin Frantziako Estatua bakebidean mugiarazteko.

Aipatu mugimenduaren arabera, ETAk eman ditu soilik urratsak eta estatuek ez dute deus egin. Egoera hori ikusita, Aieteko konferentziako kideak bilduko ditu gaur Baionan. Lehenbiziko urrats horiek Iparraldean eman daitezkeela iritzi dio Peio Dufau CGT sindikatuaren bozeramaileak.

Giza Eskubideen Ligak, Batasunak, ABk, Berdeek, CGTk, CFDTk eta LABek osatzen dute, besteak beste, Bakebidea.

Gizarte zibilean hausnarketa eta eztabaida prozesua abian jarri nahi dute bakea eta berradiskidetzea lortzeko bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea