Politika -

Elkarrizketa Sud Ouest-en

Otegi: 'Aukera posible bakarra ETAren desegitea da'

Era berean, Arnaldo Otegik uste du nazioarteko komunitateak bake-prozesuan parte hartu behar duela eta ETAko presoen aurkako sakabanaketa politika amaitu egin behar dela.

Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionalean, 'Bateragune auzian'. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionalean, 'Bateragune auzian'. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionalean, 'Bateragune auzian'. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegik uste du “aukera posible eta desiragarri bakarra ETAren egitura militarraren desegitea” dela. Hala adierazi du Sud Ouest egunkariak gaur argitaratutako elkarrizketan.

Era berean, ezker abertzaleko buruzagi ohiak dio “nazioarteko komunitateak desmilitarizatze prozesua hori ikuskatu” egin behar duela eta Frantziako Gobernuak bake-prozesuan “paper garrantzitsua” joka dezakeela.

Otegik nabarmendu du ETAren indarkeria “betirako” amaitu dela eta Espainiako Gobernuak agertoki berriari “izua” diola. Ildo horretan, bake-prozesua aurrera egitea ahalbidetzeko Frantziak “malgutasun nahikoa” badaukala erantsi du.

Bestalde, euskal presoen aurkako sakabanaketa-politikari amaiera eman behar zaiola eta gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratu egin behar direla adierazi du.

Egun, Otegi Logroñoko espetxean dago preso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea