Politika -
Kargu-hartzea
EAJ: 'Urkulluk ez ditu Estatuko Segurtasun Indarrak gonbidatu behar'
Patxi Lopezen kargu-hartzean sortutako polemikaren ondorioz, Bizkaiko Batzar Nagusiek armadun pertsonen presentzia debekatzeko ebazpena onartu zuten.
Erredakzioa
Koldo Mediavilla Euskadi Buru Batzarreko (EBB) erakunde-arduradunaren arabera, "ez dauka zentzurik" Estatuko Segurtasun Indarren ordezkariak Iñigo Urkulluren kargu-hartzean egotea, izan ere, ekitaldia "bilkura bat gehiago baino ez da".
Mediavillaren iritziz, "nolabaiteko polemika sortzen ari da", Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak bultzatuta eta "honen inguruan eztabaidan aritzeko arrazoirik ez dagoenean".
Ser irrati katean egindako adierazpenetan, oraingoan Estatuko Segurtasun Indarren ordezkaririk ez dela egongo susmatzen duela esan du Mediavillak.
Batzarren araudia
Mediavillak azpimarratu egin du Patxi Lopezen kargu-hartzean egon zirenean, "nolabaiteko polemika" sortu zela, eta, horren ondorioz, Bizkaiko Batzar Nagusiek armadun pertsonen presentzia debekatzeko ebazpena onartu zutela.
Mediavillaren ustez, Urkulluk "ez du zergatik inor gonbidatu behar", ekimen hori Legebiltzarrari dagokiolako.