Garai hartan (1995) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu zenak, Juan Maria Atutxak, adierazi zuen aurretik zeukan gaixotasun batengatik hil zela, alegia, ez zuela jasotako pilotakadak Zarraren heriotzan zerikusirik izan.
Jose Luis Lopez de la Calle kazetariaren semearen hitzetan atzera begiratu eta deseroso sentitzen denak badu arduratzeko arrazoirik. De la Calle diktadura garaian kartzelan egon zen, bere militantzia politikoagatik. Alain semeak hilketa aurreko giroa eta familiari egindako erasoak kontatu ditu.
Mikel Uriberen semea da Ibai. Leaburun, elkartean lagunekin afaltzera zihoala hil zuen ETAk. Ertzaina zen, Ikerketa Burua. 13 urte zituen orduan Ibaik, eta seme bakarra zen. Amak eta biek egin behar izan zioten aurre hutsune horri, eta horregatik amarentzako esker hitzak izan ditu.
Juan Mari Jauregiren alaba da Maria. 2.000 urteko uztailean hil zuen ETAk aita. Mariak defendatu du "biktimak" ezin direla kolektibo homogeneo bezala hartu, bakoitzak bere iritzia izan dezakeelako. Berak eta bere amak, Maixabel Lasak, elkarrizketa eta bergizarteratzea defendatu dute beti.
Terrorismoaren biktimak eta haien familiak gogoan izan ditu astearte honetan Eusko Jaurlaritzak, eta "errespetua" agertu die bizi izan duten sufrimenduagatik, oraindik ere "bizitza askotan" presente jarraitzen baitu.
Adierazi dute, bizikidetzan urrats positiboak eman badira ere, oraindik ere hausnarketa sakon bat egin beharra duela gizartearen zati batek. Gobernuak adierazpen instituzionala irakurri du.
Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak legegintzaldi honetan egin duen lehen bileran Imanol Pradales izan da buru. "Aurrera egin dugu. Bide hori egiten jarraitu behar dugu", adierazi du Pradalesek.
Otxandianok dio biktimen ekitaldietara joango direla, baina errespetatzen duela "egotea nahi ez badute". Uste du "zalantzarik gabe" biktimek gehiago espero dutela EH Bildurengandik, baina "beste biktima batzuk ere" daudela "beste pauso batzuen zain".
Uste du "zalantzarik gabe" biktimek gehiago espero dutela EH Bildurengandik, baina adierazi du "beste biktima batzuk ere" badaudela "beste pauso batzuen zain".
Loreak jartzeko ilaran zirela, Jorge Diezen ama, Begoña Elorza, haiengana hurbildu da, eta bertatik erretiratzeko eskatu die keinuen bidez. Une horretan, EH Bilduko ordezkariek ilaratik aldentzea erabaki dute, eta azkenean ez dituzte loreak utzi.
Egun hura eta hurrengoak bertatik bertara bizi izan zituzten bi pertsonarekin izan gara: Mari Karmen Garmendia (Kultura sailburua zen orduan) eta Javier Rojo (Buesaren alderdikidea eta laguna).
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
25 urte bete dira ETAk Fernando Buesa buruzagi sozialista eta haren bizkartzain Jorge Diez hil zituela. Marta Fernando Buesaren alabaren hitzetan, politikariei dagokie euskal gizartean gertatutakoa belaunaldi berriei helaraztea.
Nafarroako Parlamentuak otsailaren 11 'ETAren biktimen omenezko egun' izendatu zuenetik hamar urte betetzen diren honetan, ETAren biktimak omentzeko ekitaldiak egin dituzte igande honetan Foru Erkidegoan.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea eta hildakoaren arrebak deitoratu egin du "ETAko buruzagi politikoak erakundeetan egotea, gero eta botere gehiagorekin". Ekitaldian agintari eta ordezkari politiko ugarik parte hartu dute, baita ETAren beste biktima batzuek ere.
Duela 25 urte euskal gizartea gogor astindu zuten ETAren hainbat hilketak: Fernando Buesa, Juan Mari Jauregi, Joxe Mari Korta, Ernes Lluch...2000. urtean ETAren 66 atentatuetan izan ziren hildako gutxi batzuen izenak baino ez dira.
EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu du larunbat honetan Sarek Bilbon egindako manifestazioa, eta galdetu du ea "Sare eta EH Bildu nortzuk diren preso horiek nahikoa bete dutela eta espetxetik atera behar direla" esateko. Fernando Buesa Fundazioa ere kritiko agertu da.
Horretarako, "salbuespenik eta bereizkeriarik gabeko espetxe politika" exijitu du Joseba Azkarraga bozeramaileak milaka lagun bildu dituen manifestazioaren amaieran.
Terrorismoaren Biktimen Memorialeko erakusketak ETAri buruz azken 50 urteetan egin diren ikus-entzunezko ekoizpenak biltzen ditu. Ikusgai daude, esaterako, "Operación Ogro" filman erabilitako maketa, edo Guardia Zibilak erabili zuen motorra "La linea invisible" telesailean.
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Islamarekin kritikoa den mediku saudiarabiar bat da erasoaren ustezko egilea baina arrazoiak ez daude argi. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko" eskatu die.
Bost hildako eta 200 zauritu utzi ditu atentatuak. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak erasoa "izugarrikeria" izan dela salatu du, eta une honetan "batuta" egoteko deia egin die alemaniarrei eta "gorrotoan ez erortzeko".
Gutxienez bi pertsona hil dira, eta 70 zaurituetako 15 larri daude. Poliziak atxilotu egin zuen autoaren gidaria, eta atentatu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.
Ekitaldia Iza kalea eta Pinuen pasealekua lotzen dituzten eskaileren ondoan izan da. Oleagaren alarguna, Amaia Guridi, eta Jon semea izan dira bertan, lagun eta senideekin batera, eta ordezkari politiko, biktima eta herritarren babesa izan dute.
Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak esan du ez dakiela nola egin duen Bilboko Udalak biktimen omenezko gune berria. Bertan, Iñigo Cabacasen heriotza "behar beste argitu ez diren kasuak" multzoan sartu dute, eta familiak zuzenketa eskatu du.
ETAren eta indarkeria politikoaren biktimak omentzeko gunea inauguratu berri du Udalak, eta Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hildako gaztearen izena aparteko zerrenda batean kokatu du ("Behar beste argitu ez diren kasuak"). Kasua argituta dagoela nabarmendu du Goirizelaia abokatuak.
"Biktimak minduta ez sentitzea" omen da Justizia Sailaren helburua. Abeslariak erabakia harriduraz hartu du, EITBri esan dionez, "21 urte dira Eusko Jaurlaritzak adierazpen askatasunaren aldeko adierazpen instituzionala egin zuela".
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
Udal talde guztietako ordezkariek hartu dute parte aurten ere lore-eskaintza eta elkarretaratze isilean. Eneko Goia Donostiako alkateak esan du iraganera begiratzeak "etorkizun hobea izateko" balio duela.
Coviteren nazioarteko XXIII. sarietan egin ditu adierazpenok Ordoñezek. Mario Calabresi idazle italiarra, 'Salir de la noche' liburuaren egilea dena, eta Donostiako Lagun liburudenda saritu dituzte.
Memoria Osoa plataformak eta alderdi politiko batzuek, EH Bilduk tartean, gogor kritikatu dute Guardia Zibilaren ekitaldia lehenengo aldiz Sansomenditik Plaza Berrira eramatea.
Gipuzkoako diputatu sozialistak dimisioak eskatu ditu PPren barruan, ETAk hildako ordezkari sozialisten argazkiak erabiltzeagatik. Bestalde, zuhur mintzatu da Abalos ministro ohiaren inputazioa gero eta gertuago dagoela eta 'Koldo' auzian parte hartu izana leporatzen dioten albisteez.
Miguel Telladok, Kongresuko PPko diputatuak, argazkiaren polemikaz hitz egin du. Espainiako Gobernuak terrorismoaren biktimak trukerako erabiltzen dituela salatu du eta legearen onarpena gelditzeko eskatu du.
Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramailearen jarrera ahotan izan dute EAEko alderdiek. Anduezak haren dimisioa eskatu du. De Andresen ustez, "adierazpen askatasunaren baitan" kokatu behar da. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak "tamalgarritzat" jo du Kongresuan gertatutakoa.
ETAk hildako hamabi kide sozialistaren argazkiak zituen irudia erakutsi zuen atzoko saioan Miguel Tellado PPren eledunak. Biktima horien senideei begietara begiratzeko gai ote diren galdetu zien sozialistei buruzagi popularrak. Ekintza horrek biktima askoren haserrea eragin du.
Terrorismoaren Biktimei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konferentzian parte hartu du lehendakariak, eta azpimarratu du biktimak "urte gehiegitan hain bidegabeki isilaraziak" izan zirela. San Jose sailburuak biktimei dagozkien politika guztietan "entzutearen eta integratzearen" alde egin du.