Barcenas auzia -

Deklarazioa

Barcenas: 'Nik neuk eman nizkion gutun-azalak Cospedali'

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak esan du berak idatzi zituela El Pais egunkariak argitaratutako "paperak" eta Maria Dolores de Cospedali 7.500 euro zituen gutun-azala "eskura" berak eman ziola.

Luis Barcenas, deklarazioan. EFE.
Luis Barcenas, deklarazioan. EFE.
Barcenasek Cospedali gutun-azalak eman zizkiola deklaratu du

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak esan du berak idatzi zituela El Pais egunkariak argitaratutako "paperak" eta Maria Dolores de Cospedali 7.500 euro zituen gutun-azala "eskura" berak eman ziola.

Cospedalek Barcenasen aurka jarritako salaketaren epaiketan, PPko diruzain ohiak esan du Cospedali hainbat ordainketa eskura eman zizkiola, Genova kaleko egoitzaren zazpigarren solairuan. Senatuko bulegoan ere gutun-azal bat eman ziola gaineratu du Barcenasek.

Cospedalen abokatuaren galderei erantzunez, Luis Barcenasek azaldu du PPko idazkari orokorren soldatak "osatzeko" ohitura zegoela. Horrenbestez, Angel Acebes, Javier Arenas eta Alvarez Cascos idazkariei ere diruz betetako gutun-azalak eman zizkiela onartu du Barcenasek.

Bestalde, Cospedalek ukatu egin du Barcenasen paperetan agertzen diren diru-kopuruak kobratu izana. Horren hitzetan, Barcenasek adierazitakoa "faltsua" da.

Cospedalek esan du ez dakiela PPko beste ordezkari batzuek gainsoldatak kobratu zituzten ala ez, baina galdetu zuenean ezetz esan ziotela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea