Barcenas auzia -
Irudiak
Mikrokamera bat aurkitu zuten Barcenas espetxeratuta dagoen moduluan
Gaur Barne Ministerioak azaldu duenez, funtzionarioek iragan astean egindako “miaketa sakon batean” aipatu mikrokamera aurkitu zuten, kondoi baten barruan gordeta.
Erredakzioa
Espainiako Barne Ministerioak memoria-txartelik gabeko kamera txiki bat aurkitu zuen iragan hastean, Luis Barcenas PPko diruzain ohia espetxeratuta dagoen moduluan.La Sexta telebista kateak atzo zabaldutako irudiak ikusi ondoren, Espetxe Zuzendaritzak ikerketa abiatu zuen, kartzela barruan grabatutako irudiak nola hartu zituzten argitzeko. Irudi horietan, Barcenas mezatan, apunteak hartzen eta patioan agertzen da.Gaur Barne Ministerioak azaldu duenez, funtzionarioek iragan astean egindako “miaketa sakon batean” aipatu mikrokamera aurkitu zuten, kondoi baten barruan gordeta.Telebistan zabaldutako irudiei buruz, Gobernuak esan du Espetxe Zuzendaritzak “presoen oinarrizko eskubideak errespetatzeko” lan egingo duela, eta, horren harian, gogor kritikatu du hedabideek “legez kanpo” lortutako irudiak zabaltzea.
Halaber, irudi horiek emititzea delitua izan daitekeela ohartarazi du Barne Ministerioak ohar baten bidez.