Barcenas auzia -
Kontrol saioa
Barcenasi buruz esandakoa ez duela zuzenduko esan du Rajoyk
Gobernuko presidentearen ustez, inork eta ezerk ez du berak Senatuan esandako hitzak ezeztatu, eta, ondorioz, ez dago ezer zuzentzeko.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Barcenas auziari buruz abuztuaren 1ean esandakoak ez dituela "zuzenduko" adierazi du Kongresuan. Izan ere, Rajoyren arabera, "inork eta ezerk ez du orduan esandakoa ezeztatu".
Presidenteak Cayo Lara Iuko liderrak egindako galderari erantzun dio. Abuztuan Senatuan Barcenasi buruz egindako agerraldian esandakoak berretsi egiten dituen ala ez galdetu dio, Iuko ordezkariaren ustez ondoren ateratako informazioek Rajoyren hitzak zalantzan jarri dituztelako.
Ondoren, eta Alfredo Perez Rubalcaba oposizioko buruaren agerraldiaren ostean, Monkloako Jauregira iritsi zenean Barcenas jada alderditik kanpo zegoela adierazi du. Jarraian, Rubalcabari "gezurretan" aritzea leporatu dio eta Andaluziako Enplegu Espedienteen ustezko iruzurren auzian sartuko ez dela gaineratu du "eta zu gehiago" joko maltxurrean ez jausteko.
Rubalcabaren ustez, Rajoy "PPren ustelkeriaren erdigunean dago" eta presidente batek Kongresuan "gezurrak" esaten dituenean, "dimisioa eman behar du, berehala".