Barcenas auzia -

PPren Batzorde Nazionala

Barcenas auziaz esan beharrekoa esan dutela diote Rajoy eta Cospedalek

Cospedalek esan du "erabat gezurrezkoa" dela otsailean Barcenasi kitapena ordaintzea negoziatu izana. PPko bi ordezkariek ekonomiari eta abuztuko langabezia datuari egin diote bereziki aipamen.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, gaur. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, gaur.
Ustezko SMS berriek Cospedalen esana gezurtatzen dute

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Barcenas auzia'ren inguruan esan beharreko guztia dagoeneko esan dutela azpimarratu dute astelehen honetan Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Maria Dolores de Cospedal alderdiaren idazkari nagusiak.

Ateak itxita, Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren bilera egin dute Madrilen, eta horixe adierazi die alderdikideei Rajoyk.

Albiste-agentziek PPko iturriak aipatuta zabaldu dutenez, Espainiako Gobernuko presidenteak susperraldi ekonomikoaren zantzuak ikusi dituela azpimarratu du gaurko bileran, eta susperraldi hori bere Gobernuak hartutako neurriei esker izan dela.

Barcenasen kitapena

Era berean, Maria Dolores de Cospedal alderdiaren idazkari nagusiak ere Barcenasen gaia izan du hizpide, eta gogor salatu du Barcenas izatea alderdiaren "gai bakarra" eta egunero alderdiaren kontra esaten dituzten gezur eta irainei erantzun behar izatea.

Hala eta guztiz ere, Cospedalek esan du "erabat gezurrezkoa" dela gai honen inguruan atera den azken informazioa, otsailean Barcenasi kitapena ordaintzea negoziatu zuela.

Abuztuko langabeziaren datua, 2000tik onena

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak abuztuko langabezia datuak aurreratu ditu bileran, eta 2000. urtetik izan den datu onena dela azpimarratu du.

Maria Dolores de Cospedalek eman du datu horren berri, bileraren ostean, eta enpleguari dagokionez, urtarriletik abuztura arteko tartea 1999tik onena izan dela ere azaldu du.

Langabeziaren inguruko datu ofizialak bihar jakinaraziko dituzte, baina Rajoyk aurreratu eta goraipatu du 2012ko hilabete guztietako datuak hobetu dituztela 2013an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea