Barcenas auzia -
PPk Oscar Lopez (PSOE) salatuko du, B kutxa duela esateagatik
PPn "gainsoldatak" ordaintzen direla esan du PSOEren Antolakuntzarako idazkariak. Ondorioz, Alderdi Popularrak Lopezen aurkako helegitea iragarri du.
Erredakzioa
Carlos Floriano Alderdi Popularreko Antolakuntzarako idazkariordeak iragarri duenez, "PPk Oscar Lopez sozialistaren aurkako helegitea jarriko du", PPn "gainsoldatak" ordaintzen direla esateagatik.
Florianok adierazi duenez, "Alderdi Popularrean ez dugu gainsoldatak ordaindu, PPk ez du B kutxarik, ordaindu ohi diren soldatei dagokion atxikipen fiskala aplikatzen zaie".
Oscar Lopez sozialistak "itxurakeria" leporatu die PPko kideei, "alderdi politikoen finantzaketa publikoa % 40 murriztu duten bitartean, PPk B kutxa zuen, eta gainsoldatak ordaintzen zituen".
Gardentasunaren harira, Florianok esan duenez, "Rubalcabak ez du errenta-aitorpena zabaldu, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak dagoeneko egin duen bitartean".