Bake prozesua -

Ezker abertzalea

Segik iragarri du desegin egingo dela

Ezker abertzalearen gazte erakundeko bi kidek iragarri dute erabakia, Gara eta Berria egunkarietan egindako elkarrizketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segi ezker abertzaleko gazte mugimendua, gaurko aro politikoan, Euskal Herriaren eta gazteriaren arazoei erantzuteko tresna antolatu gisa agortua delako, erakundeak desegitea erabaki du.

Horixe iragarri dute Txomin Catalogne eta Amaia Elixiri Segiko kideek Berrian eta Garan egindako elkarrizketetan.

Erabakiaren arrazoiak azaltzeko, urtebetez gazte antolakundearen barnean egindako gogoeta eta eztabaidaren ondorioa izan dela adierazi dute. Gogoeta oso sakona eta autokritikoa izan da, Catalogneren eta Elixiriren arabera.

Hain zuzen, 2002an zehaztutako estrategia bere mugak jotzen hasia dela, ikuspegi estrategikoa galdua duela eta Segi eta gazteriaren artean nolabaiteko amildegia sortu dela ohartu omen dira.

Hala eta guztiz ere, Segik desegitea erabakitzeko errepresioak eta legez kanporatzeak ere zerikusia izan dutela onartu dute gazte mugimenduko kideek. Zehaztu dutenez, hala ere, lanean jarraitzeko asmoa daukate gazteen arazoek hor jarraitzen dutela argudiatuz.

Segiren azken ekitaldi nazionala ekainaren 24an egingo dute Itxasun (Lapurdi). Erakundea desegiteko erabakia ekarri duen barne gogoeta mahai gaineratu eta agur ofiziala egingo dute. Segi 2001. urtean sortu zen, Jarrai, Gazteriak eta Haika gazte erakundeen oinordeko.

Segi ezker abertzaleko gazte mugimendua, gaurko aro politikoan, Euskal Herriaren eta gazteriaren arazoei erantzuteko tresna antolatu gisa agortua delako, erakundeak desegitea erabaki du.Horixe iragarri dute Txomin Catalogne eta Amaia Elixiri Segiko kideek Berrian eta Garan egindako elkarrizketetan. Erabakiaren arrazoiak azaltzeko, urtebetez gazte antolakundearen barnean egindako gogoeta eta eztabaidaren ondorioa izan dela adierazi dute. Gogoeta oso sakona eta autokritikoa izan da, Catalogneren eta Elixiriren arabera.Hain zuzen, 2002an zehaztutako estrategia bere mugak jotzen hasia dela, ikuspegi estrategikoa galdua duela eta Segi eta gazteriaren artean nolabaiteko amildegia sortu dela ohartu omen dira. Hala eta guztiz ere, Segik desegitea erabakitzeko errepresioak eta legez kanporatzeak ere zerikusia izan dutela onartu dute gazte mugimenduko kideek. Zehaztu dutenez, hala ere, lanean jarraitzeko asmoa daukate gazteen arazoek hor jarraitzen dutela argudiatuz.Segiren azken ekitaldi nazionala ekainaren 24an egingo dute Itxasun (Lapurdi). Erakundea desegiteko erabakia ekarri duen barne gogoeta mahai gaineratu eta agur ofiziala egingo dute. Segi 2001. urtean sortu zen, Jarrai, Gazteriak eta Haika gazte erakundeen oinordeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea