Bake prozesua -

3 urte jarduera armaturik gabe

Bake prozesua erabakitasunez sendotzea eskatu du Urkulluk

Lehendakariaren arabera, espetxe politika aldatzea eta elkarrizketarako foroa eratzea, esaterako, Bake eta Bizikidetzarako Lantaldea eratzea falta da oraindik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ETAren behin betiko amaierari egonarriz eta erabakitasunez aurre egitea eskatu du eta, bere ustean, bake prozesuan itxaropena izateko aukera dago.

Urkulluk gogoeta egin du, ETAk jarduera armatuari behin betiko utzi ziola jakinarazi zuenetik hiru urte beteko diren egunaren bezperan.

Lehendakariak gaineratu duenez, ETAk indarkeriari utzi zionetik aukera garbia dago elkarbizitzaren aro berri bat zabaltzeko, baina onartu egin du ez dela bide erraza izango.

Urkulluk azken hiru urteotan lortutakoa eta egiteke dagoena gogora ekarri ditu, besteak beste, “ETAren armagabetzea eta desagertzea”, “eragindako mina” aitortzea eta “iraganaren azterketa kritikoa” egitea.

Halaber, lehendakariaren arabera, espetxe politika aldatzea eta elkarrizketarako foroa eratzea, esaterako, Bake eta Bizikidetzarako Lantaldea eratzea falta da oraindik. Egun, lantaldea etenda dago PSE-EEren eta EH Bilduren arteko desadostasunak direla medio.

Horrez gain, Urkulluk “gure topagunearen oinarria zehaztuko duen elkarbizitzaren gaineko akordioa eratzea” ere falta dela nabarmendu du.

Lortutako garaipenen artean, “sentsibilitate guztiek legezko ordezkaritza izatea, Sortu dela eta, eta EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP alderdiek, lau alderdi nagusiek, “hitz egiten, adostasunak lortzen eta desadostasunak izaten ditugu Eusko Legebiltzarrean”.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia ETA gaur