Bake prozesua -

Agiria

EAk positibotzat jo du ETAk emandako urratsa

Pauso gehiago eman behar direla onartu duen arren, Urizarrek kritikatu egin du EAJk, PSE-EEk eta PPk ontzat ez jotzea eta "arinagoak" izan behar direla eskatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak "positibotzat" jo ditu ETAk emandako urratsak eta, pauso gehiago eman behar direla onartu duen arren, kritikatu egin du EAJk, PSE-EEk eta PPk ontzat ez jotzea eta "arinagoak" izan behar direla eskatzea.

Urizarren ustean, "ez dugu ikusi -ETAk- urratsak ematearen kontrako jarrera duenik", baina "bai ikusi dugula batzuek prozesuaren abiaduran eragiten dutela, arinagoa izatea oztopatzen ari direnean".

Horren ildotik Urizarrek ziurtatu duenez, "aurrerapauso gehiago emateke badaude ere, urratsak ematen ari denari -motelak edo arinak, baina urratsak azken finean- behin eta berriro puntu hori errepikatzeak ez dio inolako mesederik egiten herri honi".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea