Bake prozesua -

Biktimak

Urkullurena 'ETAren terrorea zuritzeko plana' dela salatu du Covitek

Consuelo Ordoñez elkartearen presidenteak plan horri aurre egiteko eta ETAren amaieraren kudeaketan biktimak protagonista izateko eskatu dio Rajoyri.

Consuelo Ordoñez Covite EAEko terrorismoaren biktimen elkarteko presidentea. Argazkia: Efe
Consuelo Ordoñez Covite EAEko terrorismoaren biktimen elkarteko presidentea.
Consuelo Ordoñez: 'Bakea zigorgabetasunaren truke nahi du Urkulluk'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez Covite EAEko terrorismoaren biktimen elkarteko presidenteak Iñigo Urkulluren "terrorea zuritzeko planari" aurre egiteko eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari, "bakea zigorgabetasunaren truke" nahi duelakoan.

Camilo Jose Cela Unibertsitatean ETAren amaierari buruzko ikastaro baten hasieran parte hartu ostean egin ditu Ordoñezek adierazpen horiek. Urkulluk Unibertsitate Konplutentsean beste ikastaro bat inauguratu duenean egin du agerraldia Ordoñezek, Soledad Becerril Espainiako herritarren defendatzailea aldamenean zuela.

Bake prozesua "faltsua" dela esan du Ordoñezek, Espainiak ETArekin jasan duen "terrore historia zuritzeko modua" delakoan.

Gainera, EAJk "bakea zigorgabetasunaren truke" aldarrikatzen duela salatu du, kartzela politika aldatzeko eskariari erreferentzia eginez. "Txarrak diren arren, legeak aplikatzea eskatzen dugu", azpimarratu du ETAren biktimak.

Era berean, Coviteren presidenteak lehendakariaren planari aurre egiteko eta ETAren amaieraren kudeaketan biktimak protagonista izateko eskatu dio Rajoyri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea