Bake prozesua -

Epaiketa Frantzian

20 urte arteko zigor-eskaera Ozaeta, Suberbiola eta Salaberriarentzat

Ricardk fiskalak zigorren bi herenak kartzelan betetzeko ebazpena eraginkorra egitea eskatu die epaileei.

Ozaeta, Suberbiola eta Salaberria kideen irudia. EiTB
Ozaeta, Suberbiola eta Salaberria kideen irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fiskaltzak 20 urteko kartzela-zigorra eskatu du Ainhoa Ozaetarentzat, eta 18 urtekoa Igor Suberbiolarentzat, ETAko buruzagi izatea leporatuta, Bordelen atxilotu zituztenean, 2008ko maiatzaren 20an.

Jean-François Ricard Pariseko Kriminal Auzitegiko fiskalak 15 urteko kartzela-zigorra eskatu du Jon Salaberriarentzat, aparatu politikoaren kide nabarmena izatea egotzita. Salaberria beste bi pertsonen pisu berean atxilotu zuten, Francisco Javier Lopez Peña "Thierry"rekin batera. Azken hura 2013ko martxoan hil zen, kartzelan zegoela.

Ricardk fiskalak zigorren bi herenak kartzelan betetzeko ebazpena eraginkorra egitea eskatu die epaileei.

Oraingo zigorrak aurretik dituzten beste batzuekin fusionatzea ere eskatu du, horrek Ozaetari (39 urteko zigorra) ostegunean auzitegiak emango duen epaiari zazpi urte gehitzea eragingo lioke, eta Suberbiolarentzat (35 urteko zigorra) urtebete.

Ricardek azaldu duenez, "Kuraia" eta "Kartxi" une haietan, eta hiru urte lehenagotik, ETAko "lau edo bost" arduradun nagusietatik "bi" ziren, batzorde-exekutibora, "Zuba"ra igotzeagatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea