Bake prozesua -

ETAko presoak

Estatuari desafioa egitea ez duela onartuko esan du Barne ministerioak

Fernandez Diaz ministroak azaldu duenez, "legea beteko da" eta legediak "argi jasotzen du" presoek onurak lortzeko bete behar dituzten baldintzak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazi duenaren arabera, Gobernuak ez du onartuko "ETAko presoek Estatuari desafioa egitea" eta presoek espetxeetako onurak lortzeko "ETAtik bereizi, egindako kaltea onartu eta barkamena eskatu behar dute".

Adierazpen horiek egin ditu Barne ministroak Fiteron egin duten Guardia Zibilaren kuartel berri baten irekiera ekitaldian, presoak gerturatzea eskatzeko iheslari ohiek Alsasuan egin duten ekitaldiari buruz galdetu diotenean.

Fernandez Diaz ministroak azaldu duenez, "legea beteko da" eta legediak "argi jasotzen du" presoek onurak lortzeko bete behar dituzten baldintzak.

Horrez gain, ministroak esan du ETA Poliziak gainditua izan dela eta, horri esker, gaur egun ETA "presoak eta beste ezer gutxi dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea