Bake prozesua -

Erreakzioak

Lopez: 'Ez dugu inoiz desagertzea baino gutxiagorik onartuko'

"Desegitea eta desagertzea da euskal gizarteak espero duena eta ETAk bere presoei egin diezaieken mesederik handiena", esan du.

Keinu 'eskasa' izan dala esan du Patxi Lopezek

0:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, "ez dugu inoiz organizazio terroristaren desagertzea, denbora luzean bidegabe eragindako minagatik erantzutea eta biktimei barkamena eskatzea baino gutxiagorik onartuko".

ETAk armak indargabetzeko urratsa Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak Bilbon iragarri eta ondoren egindako prentsaurrekoan, Lopezek "norabide onean doan keinua" dela esan du, baina "txikia eta eznahikoa".

Halaber, ohartarazi duenez, "ezin dugu azken unea, efektu kolpeen eta aldizkako eszenifikazioen bidez, luzatzeko jokoan parte hartu" eta "beharrezkoa bada ere, ez da, inolaz ere, nahikoa izan".

"Desegitea eta desagertzea da euskal gizarteak espero duena eta ETAk bere presoei eta aske jarraitzen duten kideei egin diezaieken mesederik handiena", esan du.

Azkenik, Espainiako eta Euskadiko Gobernuei "gatazka" alde batera uzteko eta "azken une honetako erabilera politikoa" ez egiteko eskatu die. "Ezinbestekoa da ahalik eta adostasun eta batasun gehien lortzea, eta modu diskretuan eta leialtasunez lan egitea, orain dela gutxi egin den moduan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea