Bake prozesua -

Erreakzioak

Fernandez Diaz: 'Armak entregatzeko ETAk ez du egiaztatzailerik behar'

Fernandez Diezen arabera, "ETAren desagertzerako bidean ematen diren urrats guztiak positiboak dira, baina horrek ez du esan nahi hau eszenifikazio bat izan ez denik".

Fernandez Diaz ministroa, egiaztatzaileek iragarritakoaz

5:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, ETAren desagertzerako eta desarmerako bidean "ematen diren urrats guztiak positiboak dira, baina banda terroristak ez du egiaztatzailerik behar armak entregatzeko", "Guardia Zibilarekin eta Poliziarekin nahikoa da".

Fernandez Diazek Ministroen Kontseiluaren ostean egin ditu adierazpenak, baina Egiaztatzaileen Nazioarteko Batzordeak prentsaurrekoan ETAk armak erabili ezinik uzteko prosezua hasi duela iragarri aurretik.

"Argi dago ETAren desagertzerako bidean ematen diren urrats guztiak eta armak entregatzea positiboak direla, baina, baina horrek ez du esan nahi hau eszenifikazio bat izan ez denik", esan du ministroak. Halaber, Fernandezen arabera, "bandak armak entregatu nahi baditu, ez du nazioarteko egiaztatzailerik behar".

Halaber, Fernandezen esanetan, "ETAk ez zuen egiaztatzaileen beharrik izan armak lortzeko. Benetan armak utzi nahi baldin baditu, Guardia Zibilarekin eta Poliziarekin nahikoa da. Egiaztatzaileek ez dute ETA garaitu. Ez ditugu behar, errespetu osoarekin esanda, egiaztatzailerik onenak Guardia Zibila eta Polizia dira".

Barne ministroaren iritzian, ETAk "nahikoa zuen geolokalizazioa jakinarazi eta armategien koordenadak zehaztearekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea