Bake prozesua -
Balorazioa
EAJ: 'Adierazpena edukia duen errealismo ariketa da'
Joseba Egibar GBBren presidenteak pausuak “segidan” emateko premiatu ditu presoak, euren egoera hobea izateko.
Erredakzioa
Joseba Egibar GBBren presidentearen esanetan, EPPKren adierazpena "edukia duen errealismo ariketa da", eta, halaber, pausuak "segidan" emateko premiatu ditu presoak, euren egoera hobea izateko.
Egibarren iritziz, atzo presoek jakinarazitako jarrerak "aurrerapena dakarren aldaketa da", baina zehaztu du, era berean, preso bakoitzak bizkortu behar dituela mekanismoak aurrerapen hori egiaztatu ahal izateko. Hori dela eta, eskatu die "bi edo hiru urtez" ez itxaroteko, auren egoera hobea izan dadin, baizik eta berehala hasteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea