Bake prozesua -

Elkarrizketa

Paul Rios: 'Bake prozesuak orain ez du atzera bueltarik'

EPPKren adierazpena aztertzean, Lokarriren koordinatzaileak eragile politiko eta sozialekin hitz egiteko kolektiboaren asmoa nabarmendu du. Ez du urratsik espero Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik.

Paul Rios. Argazkia: EiTB
Paul Rios. Argazkia: EiTB
Paul Rios. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPKren adierazpena aztertzean, Paul Rios Lokarriren koordinatzaileak uste du Euskal Herriko bake prozesuak "orain" ez duela "atzera bueltarik". Igandean Radio Euskadin izandako elkarrizketa batean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eragile politiko eta sozialekin hitz egiteko azaldu duen asmoa nabarmendu du, adostasunak lortzeko, eta zehaztu du ez duela urratsik espero Mariano Rajoyren Gobernuaren aldetik eta, bere iritziz, ETAk ere eman beharko lituzkeela: "EPPK-k hartutako erabakia –azpimarratu du- ez du egun batetik bestera hartu, lanaren eta eztabaidaren ondorioa da; pazientzia eta ausardia behar ditugu", hau bezalakoak ikusi ahal izateko, esan du.

Riosen ustez (Foro Soziala bultzatu zuten entitateetako baten koordinazailea da), "batzuek adierazpenean ez dagoena nabarmenduko dute, eta beste batzuek nahikoa ez dela esango dute", baina azterketa "zintzo" batekin "aurrerapen oso garrantzitsuak daudela agerian geratu dela" ikustea dago. Bere iritziz, bake prozesuan zailtasunak dauden arren, "norabide onean gaudelakoan nago".

EPPKren barruan, "pitzadurarik ez"

Paul Riosek esan du ez duela uste "pitzadurarik" egon denik EPPKren barruan, erabakiaren aurrean, eta itxaropentsu agertu da: bere esanetan, laster aurrerapen berriak egon litezke. Lokarrik hemendik aurrera izan lezakeen zilegitasunaz hitz egitean, Riosek adierazi du egoera ez dela aldatu, baina onartu du larunbatean gertatutakoa "lanean jarraitzeko eragingarria" dela.

"Presoen Kolektiboak emandako aldebakarreko erabakiak, hau bezalako erabaki batek, bide berriak zabaltzen ditu, prozesua desblokeatzeko", esan du; halaber, nabarmendu nahi izan du bere aburuz nolako garrantzia izango lukeen ETAk ere EPPKren ildoan bertan "urratsak" ematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea