Bake prozesua -

EPPKren adierazpena

527 preso daude 81 kartzelatan banatuta

Etxeratek azaroan emandako datuen arabera, 395 dira Estatuko espetxeetan dauden euskal presoak. Frantzian, berriz, 115 preso daude. Gainontzekoak beste herrialde batzuetan sakabanatuta daude.

Euskal presoen aldeko manifestazio baten irudia. Efe.
Euskal presoen aldeko manifestazio baten irudia. Efe.
Euskal presoen aldeko manifestazio baten irudia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur egun 527 pertsona daude espetxean ETArekin edo ezker abertzalearekin lotura izatea egotzita, Etxeratek azaroan emandako azken balantzearen arabera. Hain zuzen ere, mundu osoko 81 kartzelatan daude.

Hauxe da elkartearen zenbaketa:

- 5 preso Euskal Herriko hiru espetxetan

- 395 preso Espainiako Estatuko 45 espetxetan

- 115 preso Frantziako Estatuko 28 espetxetan

- Preso bat Ingalaterran

- Preso bat Ipar Irlandan

- Preso bat Portugalen

- Preso bat Venezuelan

- 8 preso espetxealdi arinduan, gaixotasun larriak eta sendaezinak dituztelako

Horiez guztiez gain, kontuan hartu behar dira Langraizeko espetxean (Araba), Villabonan (Asturias) eta Zueran (Zagoza) dauden preso disidenteak ere. 30 inguru dira, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gizarteratze planarekin bat egin zuten, eta ez dira agertzen EPPKren zenbaketetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea