Bake prozesua -

Bake prozesua

'Itxaropena izateko' eskatu die Munillak ETAren biktimei

Gizarteak "biktimen testigantza" behar duela esan du Donostiako gotzainak, Euskadin gertatutakoa "berriz ez errepikatzeko".

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EiTB
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EiTB
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren biktimei "itxaropena izateko" eskatu die Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, nahiz eta "gutxi" izan, "min egin dietenen" artean "damututakoak" daudelako, eta horiek "barkatzea merezi dute".

Gainera, gizarteak "biktimen testigantza" behar duela esan du Munillak, Euskadin gertatutakoa "berriz ez errepikatzeko". Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, "benetako bakea, benetako damurik gabe" helduko ez dela azaldu du Donostiako gotzainak.

"Damurik gabe egindako kaltea onartzearekin ez da nahikoa izango", Munillaren hitzetan. "Indarkeriaren amaiera ez da unean uneko interes politikoei esker helduko, estrategia hutsa izango litzatekeelako", gaineratu du.

Elkarrizketa

"Bakea ez da elkarrizketarik gabe helduko", erantsi du Munillak. Hala ere, elkarrizketa "damuarekin bat" etorri behar dela ohartarazi du.

Bestalde, presoei ETAren "estrategiatik aldentzea" gomendatu die. "Beste baten estrategiaren menpean, sekula ez zarete aske izango", esan die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea