Bake prozesua -
EiTBren esklusiba
Memoriaren Institutua sortzea adostu dute EAJk eta PSE-EEk
Gaur, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, EH Bildu eta PPko ordezkariekin bilduko dira, jeltzale eta sozialistek adostutako testua aurkezteko.
EiTB
Memoriaren Institutua sortzea adostu dute EAJk eta PSE-EEk, gaur EiTBk jakin duenez. Gaur, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, EH Bildu eta PPko ordezkariekin bilduko dira jeltzale eta sozialistak, testua aurkezteko. Izan ere, ahalik eta babesik zabalena lortzea bilatuko dute Memoriaren Institutua sortzeko.Adostutako testuak ez du aldaketa handirik, aurreko legealdian adostu zuten testuarekin alderatuz gero, baina beste izen bat izango du: Memoriaren eta Elkarbizitzaren Institutua izango da, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideena baino.Honakoak, 1960 eta 1978. urte artean motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimak ere jasoko ditu. Izan ere, historian zehar Euskal Herrian izandako indarkeria mota guztiak jaso nahi ditu testuak: Gerra Zibilekoak, diktadurakoak, ETArenak eta terrorismoaren aurkakoenak, “guztiek sufrimendu bera” dutela ulertuta.Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoan izango du egoitza, baina zehaztu gabe dago oraindik. Hala ere, alor horretan esanguratsua izan litekeen kokalekua aurkitu nahi dute.
Helburua: Memoria bermatzea eta gertatutako sufrimendu guztia ez dadila “plaka edo oroitarri” batera mugatu.
EAJk eta PSE-EEk babesik lortuko ez balute ere, Legeak aurrera egingo luke, bien aldeko botoak nahikoak baitira Legebiltzarrean.